Klimaren Aldaketarako Pirinioen Behatokiak Klimaren aldaketak Frantziako eta Espainiako nekazaritza-sektoreetan izan dituen eraginak aurkeztu zituen Les Pyrénéennes ekitaldian

Hemen zaude

Klimaren Aldaketarako Pirinioen Behatokiak Klimaren aldaketak Frantziako eta Espainiako nekazaritza-sektoreetan izan dituen eraginak aurkeztu zituen Les Pyrénéennes ekitaldian

  • 28 Jan

Jaca, 2018ko irailaren 17a. Pirinioetako Lan Elkartearen (CTP) Klimaren Aldaketarako Pirinioen Behatokiak (OPCC) bilkura bat antolatu zuen irailaren 14an Saint-Gaudensen, nekazaritza-artzaintza sektorean klimaren aldaketak duen eraginari buruz, eta baita Les Pyrénéennes ekitaldiaren barruan eragin horietara egokitzeko aukerei buruzko mahai-inguru bat ere. Saio hau OPCC2 proiektuaren inplementazioaren parte da, Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) INTERREG-POCTEFA programaren bidez kofinantzatua.

 

2015ean bere hamargarren urteurrena ospatu zuen Les Pyrénéennes, hiru urtean behin ospatzen da. Communauté de Communes Coeur et Coteaux du Comminges elkarteak antolatzen du, Haute-Garonneko Departamentu-kontseiluarekin lankidetzan, eta hainbat parte-hartzaile biltzen ditu, Nekazaritza Ganbera, arraza autoktonoak babesteko erakundeak eta prestakuntza-erakundeak, besteak beste. Horiek guztiek Pirinioetako mendikateko nekazaritza sektoreen ospakizuna bihurtzen dute, eta nekazaritza munduaren eta, oro har, publikoaren arteko topaketa.

 

Nekazaritza-sektorea Pirinioetako lurraldeko sektorerik garrantzitsuenetakoa da, eta berotegi-efektuko isuriak murrizten, bioanizasuna zaintzen, mendiko paisaien edertasuna eta benetakotasuna zaintzen eta kultura-nortasuna hobetzen lagun dezake, gizarteari egiten dizkion beste ekarpen batzuen artean.

 

Hala ere, nekazaritza-sektoreak hainbat motatako zailtasun handiei egin behar die aurre, eta, pixkanaka, gero eta gehiago egiten die aurre klimaren aldaketaren eraginei: tenperaturaren batez bestekoaren igoerari, muturreko fenomeno meteorologikoei, bero-boladei, uholde-euriteei, besteak beste. Nabarmenak dira, laboreen zikloetan eta artzaintzako egutegian eragina duten aldaketa fenologikoak (ereitea, loratzea, biltzea …).

 

Behatokiak, klimaren aldaketak Pirinioetan dituen eraginei buruzko “Eraginak, urrakortasuna eta klimaren aldaketara egokitzea Pirinioetan” izeneko azken txostenaren ondorioak aurkeztu zituen, mendiko nekazaritza eta abeltzaintza sektoreentzat, era espezifikoan.

 

Horrez gain, nekazaritza sektoreko profesionalekin mahai-inguru bat egin zen Pirinioetako hainbat eskualdetan. Mahai-inguru horretan klimaren aldaketara egokitzeko aukera aztertu zen, klimaren aldaketa arintzearekin sinergian dauden soluzioak kontuan harturik.

 

Mahaiko partaideak: Pierre PUJOS, zereal nekazaria Gers-en, Árboles y paisajes 32 elkarteko presidentea eta GIEE AGRIVALEUR erakundeko presidentea, Tristan DELPORTE, Artzaina, Joel SQUIZZATO, Ardien abeltzaina Auden, Terre Ovine kooperatibako presidentea eta GIEE AGRIVALEUReko presidenteordea, Luce RAMEIL, PNR Pyrénées Ariégeoises Misioko zuzendariordea, Vincent LABART nekazaritza-institutuko zuzendaria eta PASTUM (POCTEFA) proiektuaren bazkidea, Alain CANET AP32ko zuzendaria eta Para una agricultura viva mugimendu nazionaleko aditua eta Fabienne GILOT COPYCeko zuzendaria.

 

Klimaren Aldaketaren Pirinioetako Behatokiaren eginkizun nagusia egokitzapenerako politikak hobeto definitzeko tresnak ematea da, klimaren aldaketaren eragin negatiboen aurrean CTPren lurraldearen erresilientzia handitzeko.

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri