Hemen zaude

OPCCk klimaren aldaketari buruzko saio baten antolakuntzan hartzen du parte Europako Meteorologia Elkartearen urteko kongresuan.

  • 24 Jan

Mendiak klimaren aldaketaren aurrean bereziki sentsibleak diren bio-eskualdeak dira. Sarbide zaila izateak, askotan, dentsitatea eta neurketa-estazioen mantentze-lanak baldintzatzen ditu, eta azterketarako eskuragarri dagoen informazioa mugatzen du. Gainera, ingurune horien ezaugarri diren muturreko baldintzek, gainkostuak dakartzate behar bezala funtzionatzen eta mantentzen direla ziurtatzeko. Mendiak oso garrantzitsuak dira hidrologiaren ikuspegitik, haranera doan uraren gordailu gisa jarduten baitute, eta baita elur gisa pilatutako erreserbei esker ere. Ekosistema menditsuek bioaniztasun handia dute, eta funtsezko zeregina dute tokiko ekonomian, bertako biztanleei ondasunak eta zerbitzuak eskainiz. Mendi-eremuetako beste sektore sozioekonomiko batzuk, turismoa, energia, lurraldearen plangintza eta nekazaritza eta basogintza, besteak beste, bereziki sentsibleak dira klimaren aldakortasunaren aurrean. Klimaren baldintzetan gertatzen diren aldaketa txikiek eragina izan dezakete energia hidroelektrikoa ekoizteko potentzialean, energiaren eskarian, uholdeak eta luiziak gertatzeko arriskuan edo goi-mendiko larreen egituran eta produktibitatean.

 

                                                                    Laburpenak egiteko deia

 

Europako Meteorologia Elkarteak bere urteroko kongresua antolatzen du, 2018ko irailaren 3tik 7ra, Budapesten (Hungaria). OPCCtik -Mendi-eremuetako klimaren aldaketa- saioaren antolatzailekide gisa, mendi-eremuetako klimarekin, klimaren aldaketarekin, klimaren muturretan portaera patroiaren aldaketekin, arrisku naturalekin eta klimaren aldaketak sektore sozioekonomikoetan dituen beste eragin batzuekin erlazionatutako lanen laburpen bat aurkezteko gonbita egiten dizuegu.

Zehazki, kongresuko Batzorde Zientifikoak era positiboan baloratuko ditu gai hauek jorratzen dituzten laburpenak:

  • neurketak mendietan
  • klimari buruzko datuen denbora-serieak, haien kalitate-kontrola, Homogeneizatzeko eta aztertzeko metodologiak
  • uraren balantzea eremu garaietan
  • klimaren aldaketaren ondorioak arrisku klimatiko eta naturaletan (lehorteak, uholdeak, elur-jausiak, lur-irristatzeak, etab.)
  • klimaren aldaketaren eraginak mendiko ekosistemetan
  • klimaren aldaketaren eraginak mendiko sektore sozioekonomikoetan eta klimaren urrakortasunetan
  • mendietako klimaren aldaketara egokitzea (basogintza, larreak, ur-sistemak, hezeguneak, basoak, etab.)

Laburpenak bidaltzeko azken eguna 2018ko apirilaren 13a da.

Informazio gehiagorako eta laburpenaren bidalketa formalizatzeko, egin klik hemen.

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri