Mendiko eremuek aukera gehiago dituzte natura-arriskuak pairatzeko, eta, aurreikuspenen arabera, arrisku horiek gora egingo dute klima-aldaketaren ondorioz (lehorte larriagoak, batez besteko tenperatura altuagoak, aldaketak prezipitazioen erregimenean). Arrisku horiek ez dute administrazio-mugarik, eta koordinazio transnazionala behar dute.
Lurzoruen Munduko gutunaren arabera ( FAO, 2015), “Lurzoru osasuntsuak izatea beharrezkoa da elikagaien, biomasaren, zuntzen, bazkaren eta beste produktu batzuen beharra asetzeko eta, oinarrizko zerbitzu ekosistemikoen eskaintza bermatzeko munduko lurralde guztietan. Hala ere, gaur egun gizartea aurkitzen da lurrak inoiz ezagutu ez duen presio eta degradazio mailari aurre egin beharrean.
Uztailaren 9an, osteguna, Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak (KAPB) webinar bat antolatu zuen KAPB ADAPYR proiektu berria aurkezteko. 100 pertsona baino gehiago bildu ziren, eta proiektuaren bazkide diren entitateetako ordezkari adituen eta publiko orokorraren arteko hartu-emanetan parte hartu zuten.
Artikulu berri honetan, MONTCLIMA proiektuaren aurkezpena egin dugu eta azken berriak azaldu ditugu, izan ere, onuradun nagusi gisa jarduten du KAPB-PLK-k.