Hemen zaude

FLORAPYR Avance
Finantzaketa-mekanismoa: 
Poctefa Interreg 65% , Proiektua Estatuak (Frantzia – FNADT Pyrenees Massif), Okzitania Eskualdeak eta Akitania Berria Eskualdeak ere finantzatzen du.
Hasiera data: 
01/2020
Taldeburua: 
Conservatoire botanique national des Pyrénées et de Midi-Pyrénées
Koordinatzailearen izena: 
Gérard Largier
Harremanetarako pertsona: 
Gérard Largier

FLORAPYR AVANCE: OPCCri laguntzea flora eta landarediaren bilakaeran eta kontserbazioan, eta ezagutza eta herritarren parte-hartzea garatzea.

Helburuak

Pirinioetako Klima Aldaketaren Behatokiari (OPCC) laguntzea, biodibertsitateari buruzko ezagutzaren oinarriak mantenduz eta hobetuz, eta flora eta landarediaren bilakaerari buruzko erreferentziak eta adierazleak sortuz. Egokitzapen estrategietarako erabilgarriak izango dira horiek guztiak.

Klima aldaketaren eta biodibertsitatearen inguruan askotariko jendearen sentsibilizazioa garatzea, bai ezagutzaren eta emaitzen transferentziaren bidez, bai prozesuen bidez.

Ekintzak

Klima aldaketaren testuinguruan, floraren jarraipena eta kontserbazioa bermatzea, lan horretan herritarren parte-hartzea txertatuz

  • 1 Pirinioetan landareak eta habitatak monitorizatzeko parte-hartze sarea sortzea (eta lehendik daudenak sendotzea)
  • 2 Landare exotiko inbaditzaileei parte-hartze bidezko jarraipenerako metodologia sortzea eta jarraipen hori garatzea
  • 3 Hazi-bankuen mugaz gaindiko sare bat ezartzea
  • 4 Pirinioetan haziak biltzeko plan bat garatzea
  • 5 Mendiko laginketak egitea materiala biltzeko
  • 6 Bildutako materiala ex situ kontserbatzea, aztertzea eta haztea, eta datu-basean informazioa biltzea
     

Espezieek eta habitatek klima-aldaketarekiko duten sentikortasunari buruzko adierazleak ekoiztea eta horiei balioa ematea, ezagutza-oinarriak mantentzea eta eguneratzea

  • 1 14 elurtegi guneen jarraipena bermatzea eta adierazleak eguneratzea
  • 2 OTC gailuen jarraipena bermatzea eta landaredi sentikorrak klima-aldaketarekiko duen erantzuna ebaluatzea
  • 3 Pirinioetako elurtegi alpetarrentzako potentzialtasun-eremuak modelizatzea eta teledetekzio bidezko jarraipen zehatza egitea.
  • 4 Altitudeko nekazaritza- eta abeltzantza-habitaten dinamika ebaluatzeko metodologia garatzea teledetekzioaren eta droneen erabileraren bidez
  • 5 Informazio-ataria eta Pirinioetako floraren atlasaren datuak eguneratzea eta horiei balioa ematea
  • 6 Onddoen datuak atlasean txertatzea, eta OPCCren web-atarirako informazio-geruza berriak ematea

Espero diren emaitzak

  • Floraren eta landarediaren jarraipena eta monitorizazioa egiteko sarea, herritarren eta naturguneetako kudeatzaile edo erabiltzaileen parte-hartzean oinarritua
  • Hazi-bankuen mugaz gaindiko sarea
  • Elurtegietako landarediaren jarraipen-adierazleak
  • Nekazaritza eta abeltzantzari loturiko landarediaren dinamika ebaluatzeko eta monitorizatzeko dispositiboa
  • Pirinioetako floraren lineako atlasa eguneratzea eta hobetzea
  • OPCCren atarirako informazio-geruzak ekoiztea/eguneratzea

Iraupena

2020/01-2022/05

Bazkideak

  • Conservatoire botanique pyrénéen agréé Conservatoire botanique national des Pyrénées et de Midi-Pyrénées (CBNPMP)
  • Conservatoire botanique national botanique méditerranéen de Porquerolles (CBNMed)
  • Consorci del Museu de Ciències Naturals de Barcelona (CMCNB)
  • Universitat de Barcelona (UB)
  • Instituto Pirenaico de Ecología - Agencia Estatal Consejo Superior de Investigaciones Científicas (IPE-CSIC)
  • Aranzadi Zientzia Elkartea – Sociedad de Ciencias Aranzadi (SCA)
  • Institut d’Estudis Andorrans (IEA)

Bazkide elkartuak

  • LPO France – Pyrénées Vivantes Education Network
  • Bazzania S.C. Investigación y gestión en Biodiversidad
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Sociedad Ibérica de Micología
  • Gestión Ambiental de Navarra-Nafarroako Ingurumen Kudeaketa (GAN-NIK)

Aurrekontua

Guztira: 599.854,74 €

EGEF: 369.753,38 €

Proiektuaren % 65 kofinantzatzen du Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020). POCTEFAren helburua da indartzea Espainia-Frantzia-Andorra muga eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala. Laguntzak helburu du mugaz gaindiko ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-jarduerak garatzea, lurralde garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

Proiektua Estatuak (Frantzia – FNADT Pyrenees Massif), Okzitania Eskualdeak eta Akitania Berria Eskualdeak ere finantzatzen du.

 

Eguneraketa 2022/05/2

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri