Hemen zaude

EFA123/16 SECURUS 2
Gaikako sektoreak: 
Arrisku naturalak eta biztanleak
EBko politika sektoreak: 
Arriskuak gutxitzea, azpiegiturak
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Proiektuaren iraupena: 
01/01/2018 - 12/31/2021
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Lur-irristatzeak eta luiziak
Uholdeak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Mendi-eremuetako bideetako azpiegituren segurtasunari asko eragiten diote klimaren aldaketarekin erlazionatutako arrisku naturalek. 
2018ko urtarrilaren 1ean SECURUS 2 Europako proiektua –SECURUS 1 proiektuaren jarraipen gisa– abiatu zen Bielsa – Aragnouet (Lannemezan – Aínsa) eta Portalet (Laruns – Biescas) errepide-ardatzetan, arrisku natural ugariren aurrean erabiltzaileen segurtasuna bermatzea zuela helburu.
Proiektu horretako bazkideek jarduketak egin dituzte alor ugaritan: elur-jausien arriskuaren aurreko babesa eta prebentzioa, lurrak irristatzeko eta higatzeko arriskua, neguko bide-ekipamenduak garatzea eta Tunelaren iparraldeko ahoan postu mediko aurreratu bat garatzea, besteak beste.

 

Erronkak: 

• Bielsa-Aragnouet tuneleko eta Portaleteko errepideetan elur-jausiak izateko arriskua aurreikustea.
• Aurreikuspen meteorologikoaren jarraipena egitea, errepideko neguko bide-txandak egokitzeko eta urgarriak erabiltzeko.
• Elur-jausien aurkako babesak jartzea errepideen hegalen gainean.

Helburuak: 

Helburu nagusia da arrisku naturalen aurrean erabiltzaileen segurtasuna nabarmen hobetzea; zehazki, honako alor hauetan: 
• Errepidean elur-jausiak erortzeak dakartzan arriskuak.
• Gure pasabideen erabilera sustatzea, erabiltzaileak areagotuz.
• Nibologoei tresna berriak ematea, elur-jausiak izateko arriskua dela-eta errepideen prebentziozko itxierak doitu ahal izateko (estazio meteorologiko berriak, Nivexc, historikoa egitea eta abar).

Soluzioak: 

» Erabiltzaileak % 5 areagotzea 2016 eta 2019 artean.
» 324 orduz itxita Bielsa-Aragnoueteko mugaz gaindiko pasabidea, elur-jausiak izateko arriskuagatik, 2016 eta 2021 bitartean (horietatik 49 ordu 2019 eta 2021 bitartean).

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori batez ere beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, egokitzapenekoak ez diren arren klimaren aldaketara egokitzearekin erlazionaturik dauden alderdi esanguratsuekin 

Hitz-gakoak: 
Segurtasuna
arrisku naturalak
elur-jausiak
elurra
erabiltzailearen babesa
fidagarritasuna
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Aragoi
Akitania berria/Nouvelle Aquitanie
Okzitania
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Frantzia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Mugaz gaindikoa
Lurraldeen artekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Département Hautes-Pyrénées. Département Pyrénées Atlantiques. Aragoiko Gobernua.

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Inplikatutako interes-taldeak:
» Bielsa, Aragnouet eta Saint-Laryko udalak
» INAGA
» Bielsa-Aragnouet Tunelaren Partzuergo
» Portalet Espazioa
» Aragoiko Gobernuaren Mendi Zerbitzua
Parte hartzeko tresnak:
» Aurretiazko ingurumen-azterlanak prestatzea.
» Elur-jausietatik babesteko obretarako baimenak eskatzea, bakoitzari buruzko informazioa hirugarrenei jendaurrean jartzeko denborarekin.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktoreak: oreka tekniko eta ekonomikoa lortzeko jarduketarik onenak aukeratzeko orduan –zehazki, elur-jausien aurka babesteko obretan–, arrakasta-faktore oso garrantzitsua da goi-mendietako mota horretako soluzioetan espezialistak direnekin lan egin ahal izatea. Aldi berean, garrantzi berekoa da espezializazio-maila hori izatea elur-jausien arriskuaren aurreikuspen lokalizatuan. Hori ziurtatzeko, abiarazitako kontratu publikoen plegu teknikoetan hainbat ezaugarri eskatu dira, bai eta gaitasun teknikoari eta kaudimenari dagokienez ere.
Faktore mugatzaileak: sinergien beharra Pirinioetako beste sektore batzuetara eta Europako beste mendigune batzuetara transferitu daitezkeen irtenbide berritzaileak bilatzeko.

 

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Onetsitako proiektuaren guztizko zenbatekoa 5.638.844 €-koa da (% 65) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu du, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).
Elur-jausien aurkako babesak instalatzeko, elur-jausiak ohikoak diren zer isurialdetan inbertitu behar den baloratzerakoan, lehenetsi egin dira batzuk elur-jausien historikoa (2014-2020) oinarri hartuta, eta, era berean, kontuan hartu da erabiltzaileek errepidean duten arriskuarekiko esposizio-maila.

Alderdi legalak: 

SECURUS 1 eta 2 proiektuetan gauzatutako jarduketek Aragoiko Gobernuaren eta Pirinio Garaiak eta Pirinio Atlantikoak departamenduen errepideen erabiltzaileen segurtasuna hobetzeko politikari erantzuten diote.
Bestalde, egindako inbertsioak POCTEFA 2014-2020 programaren baterako finantzaketari esker egin ahal izan dira, eta, hain zuzen, programa horren barruan sartzen da Europako proiektu hau. 

Erreferentziazko informazioa: 

01/01/2018 - 12/31/2021 (3 urte - Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Andrés Olloqui
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri