Hemen zaude

Estellerriko eskualdea pobrezia energetikoaren aurka
Gaikako sektoreak: 
Energia
Gobernantza
EBko politika sektoreak: 
hirikoa, energia
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
07/01/2018 - 04/30/2019
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Lur-irristatzeak eta luiziak
Urritasun hidrikoa
Izozteak
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak

Aztertutako kasuaren deskribapena

2018ko lehen seihilekoan, TEDER elkarteak «Estellerriko eskualdea pobrezia energetikoaren aurka» proiektu pilotua garatu zuen, LGENFk eta Nafarroako Gobernuak finantzatua. Testuinguru horretan, beharrezkotzat jo da eremuko erakunde publiko eta pribatuen artean jarduteko protokolo bat egitea, erakunde horiek konpromisoa har dezaten guztiontzako energia-eskubidearen alde lan egiteko, erabiltzaileak identifikatzeko eta egoera bakoitzean eragin handiena duten ekintzak ezartzeko.
Proiektu honetan ikasitako guztiarekin, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta la Caixa Fundazioaren Innov@social programaren laguntzari esker, proiektuaren bigarren fase bat egin ahal izan zen, herritarrei laguntzeko filosofia berari eutsi ziona eta 2019ko apirilera arte luzatu zena. Bigarren horretan, sare-espiritua garatzeko ahalegina egin da, toki-erakundeen, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta elkarteen artean lan eginez eta loturak sortuz. Horrela sortu dira «InfoEnergia antenak» («Antenas InfoEnergía»), erabiltzaileei beren herrian bertan hurbileko aholkularitza-gune bat eskaintzeko. 

Erronkak: 

Proiektua Estellerrian pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko erronka nagusian oinarritzen da. Minimum Income Standard (MIS) energia-pobreziaren adierazle objektiboa kontuan hartuta, Nafarroako biztanleen % 6 baino gehiago zaurgarritasun-egoera horretan daude, eta, beraz, energia-fakturei aurre egiteko zailtasunak dituzte. 

Helburuak: 

Helburu nagusia: Estellerriko energia-pobreziari buruzko informazioa, prestakuntza eta sentsibilizazioa ematea, egoera horretan jarduteko gaitasuna duten erakunde publiko eta pribatuekin aliantzak bilatzea eta pobrezia hori arintzeko ekintza txikiak egitea etxe zaurgarrietan. Horretarako, honako helburu hauek lortu nahi dira: 
» Pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko protokolo bat ezartzea, inplikazio publiko-pribatuarekin. 
» Prestakuntza-prozesuak egitea eta laguntza-material bat diseinatzea erakunde laguntzaileetako teknikarientzat eta boluntarioentzat.
» Pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko protokoloaren erabiltzaileak identifikatzea eta pobrezia energetikoaren aurka zuzeneko jarduerak egitea Estellerrian.
» Pobrezia energetikoaren aurkako sentsibilizazio-lan garrantzitsua egitea.

Soluzioak: 

Proiektuarekin lortutako emaitzak honako hauek dira:
» Etxebizitzetako aurrezpen eta efizientzia energetikoaren gida
» Lankidetza-hitzarmenak Lizarrako Gurutze Gorriarekin, Cáritasekin, ELArekin, Lizarrako Udalarekin, Mendazako barrutiko Udalarekin, Aiegiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin, Allo, Antzin-Ameskoa eta Los Arcosko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateekin; guztira, 50 erakunde lotu dira. 
» 7 prestakuntza-tailer erakunde laguntzaileetako teknikarientzat eta boluntarioentzat, aurrezpen eta efizientzia energetikoari buruz, eta 14 topaketa herritarrekin. Guztira 107 pertsonak parte hartu dute. 
» 56 auditoretza energetiko etxebizitzei, haiek aztertu, dagozkien txosten energetikoak egin eta hobekuntzak proposatzeko. 
» Elektrizitateari dagokionez, % 20,9ko batez besteko aurrezpen ekonomikoa lortu da aztertutako 66 kontratutan (batez besteko aurrezpena: 147,82 €/urte/kontratu).
» Gasari dagokionez, % 13,1eko aurrezpen ekonomikoa, batez beste, aztertutako 13 kontratutan (batez besteko aurrezpena: 85,94 €/urte/kontratu). 
» 90 bonu sozial izapidetzeko eskaria, % 29,3 aurreztea eragin duena (batez besteko aurrezpena: 129,03 €/urte/bonu sozial).
» Lurraldean kalteberatasun energetikoaren aurka borrokatzeko jarduera-protokoloa, Estellerriko erakunde askoren lankidetzari, dedikazioari eta elkartasunari esker.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Kasu hori batez ere beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, egokitzapenekoak ez diren arren klimaren aldaketara egokitzearekin erlazionaturik dauden alderdi esanguratsuekin

Hitz-gakoak: 
Pobrezia energetikoa
Estellerria
Teder
klima-aldaketara egokitzea
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Nafarroa
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

TEDER elkartearekin batera, proiektu hau babestu duten erakundeak egon dira, Nafarroako Kutxa Fundazioa eta La Caixa Gizarte Ekintza, Innovasocial ekimenarekin

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Proiektu pilotuan, Estellerriko pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko protokolo bat ezarri da, erakunde publiko eta pribatu ugariren inplikazioarekin. Lankidetza-hitzarmenak sinatu dira 50 toki- eta elkarte-entitate biltzen dituzten 9 erakunderekin.
Proiektuaren bigarren zatian, erakunde laguntzaileez gain (Gurutze Gorria, Elizbarrutiko Cáritas, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Secretariado Gitano fundazioa eta abar), Estellerriko Udalak ere inplikatzeko ahalegin handia egin zen. Udalek “Infoenergia Puntuko Zerbitzuko antenak» («Antenas del Servicio Punto Infoenergía») sortzearekin emandako erantzunak erraztu egin du, neurri handi batean, energia-kalteberatasuneko egoeran dauden pertsonen energia-zerbitzuetarako zuzeneko eta konfiantzazko sarbidea.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktoreak: 
TEDER elkarteko Infoenergia puntua zerbitzuak, zerbitzu horren jarraipenerako lurralde-eskaerei erantzuteko, lanean jarraituko du kalteberatasun energetikoko egoeran dauden lurraldeko pertsonekin. Era berean, kontratu eta faktura energetikoen azterketa energetikoak egiten jarraituko du, energia- eta ekonomia-alorretan aurreztea ekarriko duten neurri zuzentzaileak proposatuz, bonu sozialen tramitazioekin batera.  
Faktore mugatzaileak: 
Sarea koordinatzea toki-erakundeen, elkarteen eta oinarrizko zerbitzuen artean. 

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektu pilotuak 46.423,75 euroko aurrekontua izan zuen, TEDERek sustatua eta LGENFk eta Nafarroako Gobernuak finantzatua.
Proiektuaren jarraipenak 30.000 euroko aurrekontua izan zuen, eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta La Caixa Gizarte Ekintzaren Innovasocial programaren babesa du.
Proiektuan guztira egindako inbertsioa 76.423,75 eurokoa izan da.

 

 

Alderdi legalak: 

2017ko urriaren 27an onartu zen 19.02.02 azpineurriari dagokion proiektua («Estellerriko eskualdea pobrezia energetikoaren aurka» Tokiko Garapen Parte-hartzaileko Estrategien eragiketak ezartzeari buruzkoa), TEDER elkarteak sustatua.
2018ko urtarriletik 2018ko uztailaren 31ra bitartean, pobrezia energetikoaren aurka borrokatzeko proiektu pilotua garatu zen.
Proiektua bat dator Estellerriko Garapen Estrategiaren 1. helburuarekin: «Energia aurreztea eta efizientzia sustatzea, bai eta energia berriztagarriak sustatzea ere». 

Erreferentziazko informazioa: 

07/01/2018 - 04/30/2019  (1 urte - amaitua)

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri