Hemen zaude

Plan Climat-Air-Energie Territorial Vallée de l'Ariège
Gaikako sektoreak: 
Nekazaritza-artzaintza
Basoak
Etorkizuneko klima
Goi-mendiko ekosistema sentsibleak
Energia
Fauna
Landaredia
Baliabide hidrikoak
Turismoa
EBko politika sektoreak: 
Beste batzuk (energia)
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Alpinoa
Proiektuaren iraupena: 
2017-2019
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Kriosfera degradatzea
Lur-irristatzeak eta luiziak
Urritasun hidrikoa
Izozteak
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Frantziako Occitanie eskualdean, 20.000 biztanletik gorako 74 intercommunalite klimaren aldaketaren erronkei eskualde-mailan heltzeko berariazko planak egitera behartuta daude. L 'Ariège haranaren kasuan, bere lurraldeko Climat-Air-Energia Plana (PCAET) garatzen ari da une honetan, 2019tik aurrera ekintzak inplementatzen hasteko helburuarekin.

Erronkak: 

PCAET plana lurralde-mailan garapen iraunkorrerako plana da, eta erronka nagusia klimaren aldaketa arintzea eta horretara egokitzea da, eta baita energia berriztagarriak garatzea, energiaren kontsumoa murriztea eta emisio kutsatzaileak gutxitzea ere, mendialdeko landa-eremuko eskualde-testuinguru batean. Aurrekoarekin bat etorriz, plan hau lurraldeko funtsezko eragile guztiek parte hartuta egiten da, etorkizunean zeharkako ezarpena ziurtatzeko erronka gisa.

Helburuak: 

Hauek dira PCAETen helburu nagusiak:
- lurraldearen egoera diagnostikatzea klimaren aldaketaren mehatxuen aurrean.
- klimaren aldaketa arintzeko eta klimaren aldaketara egokitzeko estrategiak definitzea lurralde mailan.
- lurraldeko energia kontsumoa murriztea.
- 2050ean energia kontsumoaren %100 iturri berriztagarrietatik etor dadila lortzea.
- airearen kalitatea hobetzea.
- frantziak klimaren aldaketaren aurkako borrokaren arloan hartutako nazioarteko konpromisoak betetzea.

Soluzioak: 

Hauek dira PCAETek orain arte (2018) gauzatutako ekintzak:
- lurraldearen diagnostikoa egitea klimaren aldaketaren aurreko urrakortasunari dagokionez, energia berriztagarriak garatzeko potentziala, lurzoruetan eta basoetan karbonoa bahitzea, airearen kalitatea eta sektore sozioekonomikoen energia-eskaerak kontuan hartuta.
- lurralde-estrategia eta ekintza-plan bat diseinatzea 2050era arte, planteatutako helburuak lortzeko.

2019an jarriko dira martxan dagokion ekintza-planean onartzen diren ekintzak.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua

Hitz-gakoak: 
Energiaren trantsizioa
PCAET
kontzertazioa
TEPOS
energia berriztagarriak
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Okzitania
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Frantzia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Schéma de Cohérence Territoriale (SCOT) de la Vallée de l'Ariège.

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

PCAET, 2019an abian jartzeko lege agindua duen Vallée de l 'Ariègeko Schéma de Cohérence Territoriale (SCOT) tokiko gobernu organoak  bultzatzen du. 2017tik 2018ra bitartean gauzatutako diseinu-fasean lurraldeko eragile guztien lankidetza  eman da, Lantalde tekniko bat, Batzorde tekniko bat eta Gidaritza-batzorde bat sortuz. Hitzarmen-akordioak egin dira eragile pribatuekin, newsletter-ak interesa duten herritarrentzat, online inkestak publiko zabalarentzat, eta hainbat gairi buruzko bilera publikoak tartean diren funtsezko eragileekin.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta: funtsezko eragileen partaidetza handia, parte hartzeko eta hitzartzeko bideei esker; hasierako epeak betetzea; egindako diagnostikoaren zeharkakotasuna; TEPOS gisa deklaratzen aitzindaria den lurraldea (2050ean kontsumitzen dena baino energia berriztagarri gehiago ekoiztea helburua duen à Energie POSitive lurraldea).

Mugatzaileak: eragile sektorial eta administratibo-politiko ugari dituen lurralde-estrategia egituratzearen konplexutasuna; 

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Oraingoz ez da kostuen eta irabazien azterketa zorrotza egin. Eskuragarri dagoen datu bakarra egindako diagnostiko teknikoaren gutxi gorabeherako kostua da, 100.000€ ingurukoa, eta horri komunikazio-kanpainetako gastuak gehitu beharko litzaizkioke. 

Alderdi legalak: 

Hazkunde berderako Energiaren Trantsizioari buruzko 2015eko Legearen (LTECV)  arabera, 20.000 biztanletik gorako lurraldeek energiaren trantsiziorako estrategia propioa garatu behar dute. Vallée de l 'Ariège-ko PCAETaren garapenak EBren LEADER programaren, ADEME Occitanie programaren, L' Ariège-ren Conseil départemental-en, Syndicat départemental d 'Energies de l' Ariège-ren, PNR des Pyrénées Ariégeoises-en eta Enedis konpainia elektrikoen laguntza tekniko eta finantzarioa izan du.

Erreferentziazko informazioa: 

2017-2019 (2 urte - gauzatzen)

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri