Hemen zaude

Euskadiko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasunaren eta arriskuaren ebaluazioa
Gaikako sektoreak: 
Etorkizuneko klima
Gobernantza
Hirigintza
EBko politika sektoreak: 
Hirikoa
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Proiektuaren iraupena: 
2017 - 2019
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Uholdeak
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

Adierazle publikoak eta unibertsalak identifikatzea, hau da, Euskadiko udalerri guztietan aplikatzekoak direnak eta mehatxuaren, esposizioaren, sentikortasunaren eta egokitzeko gaitasunaren preskribatzaileak direnak. Horretarako, aldez aurreko nazioarteko azterlanen adierazleak hartu ziren abiapuntutzat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko adierazleen esparruetara egokitu ziren.

Erronkak: 

Adierazle publikoak eta unibertsalak identifikatzea, hau da, Euskadiko udalerri guztietan aplikatzekoak direnak eta mehatxuaren, esposizioaren, sentikortasunaren eta egokitzeko gaitasunaren preskribatzaileak direnak. Horretarako, aldez aurreko nazioarteko azterlanen adierazleak hartu ziren abiapuntutzat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko adierazleen esparruetara egokitu ziren.

Helburuak: 

Proiektuaren helburu nagusia izan da EAEko udalerriek klima-aldaketaren aurrean duten kalteberatasuna eta arriskua ebaluatzea. Oso interesgarria eta lagungarria da jakitea egungo eta etorkizuneko klima-mehatxu nagusien aurrean zein udalerrik eta zein neurritan jasan dezaketen haien inpaktua, maila desberdinetan erantzuteko mekanismo eta politika eraginkorrak abian jartze aldera. Jakintza hori baliagarria da udal-erakundeentzat, bakoitzak berari dagozkion inpaktuak lehenesteko, neurri zehatzak hartzeko eta xehetasun-azterketak egiteko, edota klima-aldaketari buruzko planak egin eta nazioarteko konpromisoak hartzeko. Udalaz gaindiko erakundeentzat ere erabilgarria da, udalerriak eta inpaktuak lehenestea kontuan hartuta. 

Soluzioak: 

Lortutako emaitzei esker, udalerrien arteko alderaketa egin ahal izan da, eta klima-aldaketaren aurrean kalteberatasun eta arrisku handienak dituztenak identifikatu dira, hautatutako inpaktu-kateen eta etorkizuneko klima-agertokien arabera.
Adierazleen datu-baseak egiteko, iturri ofizialetatik datozen datu publikoak erabiltzea erabaki da, eguneratuak eta EAEko 251 udalerrietarako estaldura osoarekin.
Gainera, alderdi berritzaile gisa, askotariko inpaktu-kateen arrisku-azterketa agertoki anitzeko ikuspegi batetik egin da. Horrela, emaitzei esker, udalerrietako indizeen arteko aldeak hauteman ahal izan dira, eta aldaketak denboran zehar izan dezakeen joera erakutsi da. 
Azterlanak eskaintzen dituen baliabide metodologikoek eta emaitzek aukera eman dezakete hobeto informatutako lurralde-plangintzako eta hirigintza-plangintzako erabakiak hartzeko, klima-aldaketaren balizko inpaktuei aurrea hartzeko eta lurraldearen efizientzia eta erresilientzia areagotzeko. 

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua

Hitz-gakoak: 
Kalteberatasuna eta klima-arriskua
egokitzapena
hirikoa
udalerrikoa.
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Ihobe, TECNALIA Research & Innovation

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

Udalsarea 2030 – Udal Jasangarrien Euskal Sarearen bidez aurkeztu zaie tresna udalerriei, eta lan pilotu batzuetan jarri da praktikan.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Oraindik ez dira egin arrakasta-faktoreen eta faktore mugatzaileen ebaluazioa. 

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Ez da kostu/onura erlazioari buruzko azterlanik egin; hala ere, kontuan hartuta udalerri batzuk dagoeneko informazioa erabiltzen ari direla, eta udalaz gaindiko erakunde batzuk informazio hori plangintzan sartzen ari direla (Lurralde Plan Partzialak), onurak bi eremutatik datoz:
• Udal bakoitzak eta udalaz gaindiko erakunde bakoitzak bere kontura lan hori egin behar ez izateagatik aurreztutako zenbatekoa.
• Hura aplikatzearen ondorioz hartutako egokitzapen-neurrietatik eratorritako aurrezpena.
• Beraz, espero daiteke onurek nabarmen gainditzea kostuak.

Alderdi legalak: 

Euskadik nazioarteko hainbat ekimenetan hartzen du parte, eta horietan klima-aldaketara egokitzea da jarduketaren ardatz nagusia; horien artean daude Limako Goi Bilerako (COP20) Compact of States and Regions3 edo RegionsAdapt5 ekimena (2015).
Apustu instituzional hori Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bertan egiaztatu da, 2015ean onetsitako Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategiaren (KLIMA 2050) bidez. 
EAEko udalerrietan inpaktu ugari espero direla onartuta, garrantzi handikoa da euskal udalerrietako inpaktu motak eta kalteberatasun-mailak sailkatzea, egungo planak eta ekintzak lerrokatzeko eta etorkizunerako berriak proposatzeko, udalerri erresilienteagoetarako trantsizio bat errazte aldera.

Erreferentziazko informazioa: 

2017 - 2019 (2 urte - Amaitua)

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri