Hemen zaude

CANOPEE
Finantzaketa-mekanismoa: 
POCTEFA Interreg %65 Kofinantzaketa: Frantziako Estatua, Okzitania Lurraldea, Kataluniako Generalitatea
Hasiera data: 
2016/06
Taldeburua: 
Forespir
Koordinatzailearen izena: 
Raphaël Delpi
Harremanetarako pertsona: 
Raphaël Delpi

1. Proiektuaren erronkak

Duela hamarkada batzuetatik hona, mendiko basoak aldaketa-prozesu garrantzitsu baten mende daude, ingurumen eta gizarte eta ekonomia arloko hainbat arrazoirengatik.

Pirinioetako basoen historian aldaketa ez da salbuespena izan, araua baizik, baina ez da inoiz egungo abiaduran gertatu, eta gizakia ez da horretaz hain kontziente izan.

Horregatik guztiagatik, oso onartuta dago etorkizuneko basoak garatuko diren klima, biologia eta gizarte giroaren inguruan gero eta ziurgabetasun handiagoa dagoela; eta zehazki, Pirinioetako mendigunearen lurraldean, alderdi horiek beti hartzen dute posizio marjinala.

Basoko masa horien ezagutzari dagokionez, Klimaren Aldaketarako Pirinioetako Behatokiaren (OPCC) "Baso" ekintzak (EFA235/11) aukera eman zuen gaiaren diagnostiko bat egiteko klimaren aldaketaren basoko eraginak agerian jartzen dituen datu eskuragarriei dagokienez.

Ekintza horrek, klimaren aldaketak baso-masetan duen eraginari buruzko zenbait adierazle eman zizkien kudeatzaileei, basoen jabeei edo erakunde-arduradunei: Pirinioetako baso-espezieen fenologiaren jarraipena (klimaren arabera aldatzen dira espezie horiek), defoliazioaren bilakaera eta klima-eremuen araberako banaketa.

CANOPEE proiektuak jarraipena eman nahi die adierazle horiei, eta sarea oraindik defizitarioa den hegoaldeko isurialdera zabaldu.

Espezieen banaketari dagokionez, esan behar da Frantzian, Espainian eta Andorran egindako azterlanek klimaren aldaketak baso-espezieen etorkizuneko banaketa potentzialean edo haien urrakortasunean izan dezakeen eraginari buruz, oro har, nazio-mailan edo eskualde-mailan garatu direla; Pirinioak bazterreko egoeran egon dira, eta horietan ereduen baliozkotasuna beste eremu batzuetan baino kalitate txikiagokoa da, eta emaitzak, berriz, ez hain egokiak eta nekez ustiatu daitezkeenak.

CANOPEEk kudeatzaileei eta lurraldeei eremu urrakor horiek identifikatzeko eta baso-estaldura aurreikusteko beharrezko tresnak emateko erronka planteatzen du.

Azkenik, eta arestian aipatutako alderdien emaitza gisa, funtsezkoa dirudi basogintza sustatzea, klimaren aldaketarekiko erresistenteak diren edo egokitzeko gaitasuna duten (erresilienteak) masak sustatzeko, lurraldeetan garatutako egokitzapen-kudeaketako jardunbideen bidez.

 

2. Proiektuaren helburuak  

Proiektuaren helburu nagusia, aldaketa globalaren testuinguruan, Pirinioetako basoek emandako egungo eta etorkizuneko ondasun eta zerbitzu ekosistemikoen iraunkortasuna bermatzea da.

  • 1. helburu espezifikoa

Klimaren aldaketak Pirinioetako basoetan dituen eraginen jarraipena bermatzea

  • 2. helburu espezifikoa  

Diagnostikorako eta gaur egungo eta etorkizuneko zaintzarako tresna komunak garatzea

  • 3. helburu espezifikoa 

Baso-kudeaketako estrategia egokitzaile bat ezartzea klimaren aldaketaren ondorioz aurreikusten diren eraginak murrizteko 

 

3. Metodologia

Helburu horiek hiru ekintza nagusiren bidez lortuko dira:

BEHATZEA: klimaren aldaketak Pirinioetako basoetan dituen ondorioak ezagutzea, erabakiak hartzeko tresna gisa

Ekintza honen helburu orokorra Pirinioetako baso-espezie nagusien diagnostiko fisiologikoa (fenologia eta gainbehera) hobetzea da; Fenologia Pirinioetako eta Andorrako bi isurialdeetan dauden lursailen sare batean aztertzen da, jarraipen-protokolo komun bat erabiliz.

Gainbehera ARCHI metodoaren bidez aztertzen da, eta horretan elementu berritzailea zuhaitzen erresilientzia-dinamikak diagnostikatzea dira. Kudeatzaileentzako smartphonerako aplikazio bat sortuko da.

DIAGNOSTIKATZEA: Pirinioetako baso-espezieen banaketaren bilakaera eta Pirinioetako basoek klimaren aldaketaren aurrean duten urrakortasunaren diagnostikoa

Modelizazioaren bidez, Pirinioetako baso-espezie nagusien desagertze-eremu potentzialetan klimaren aldaketa agertokiak eta espezie horien joan-etorri progresiboa ebaluatzea da ekintzaren helburua. Horrela, basoek hainbat agertokitan duten urrakortasuna ebaluatu ahal izango da, eta eremu eta baso-espezie sentsibleenak identifikatu.

JARDUTEA: gune urrakorretan klimaren aldaketaren ondorioetara egokitzeko neurriak proposatzea eta ezartzea

Ekintzak Pirinioetako baso adierazgarri batzuk hautatzea proposatzen du, klimaren aldaketaren ondorioen aurrean urrakorrak izan daitezkeenak, eta gainbeheraren zantzuak dituztenak, baso-kudeaketa ekintza egokitzaileak abian jartzeko, masa horiek klimaren aldaketaren aurrean duten urrakortasuna murrizteko. Jarduketa horien bidez balantze hidrikoan dituzten ondorioak ere ebaluatuko dira.

4. Emaitzak

  • Klimaren aldaketak Pirinioetako basoetan dituen ondorioei buruzko ezagutza sendotzea eta areagotzea, fenologia eta gainbehera bezalako adierazleak aztertuz erabakiak hartzeko tresna gisa.

Lehen emaitza horrek jarraipen-protokolo komunak abian jartzea dakar, eta baita bi alderdietako kudeatzaileentzat erabakiak hartzeko tresnak garatzea ere. Tresna horiek dira egokitzapen-estrategia bateratuak formulatu ahal izateko oinarria.

  • Pirinioetako basoek klimaren aldaketaren aurrean duten urrakortasunari buruzko diagnostikoa eraikitzea.

Emaitza horri esker, baso-espezieen banaketaren bilakaera behatu ahal izango da, mendigune osoaren lurralde-eskala estaliz.

  • Eremu urrakorrenetan klimaren aldaketari aurre egiteko baso-egokitzapenerako neurriak biltzea

Emaitza horri esker, baso-kudeaketako neurrien panel bat jarriko da martxan lurralde urrakorrak egokitzeko, kudeaketa-aholkuetan oinarrituta.

 

5. Proiektuaren bazkideak  

Bazkidea Logo korporatiboa Eskualdea/Autonomia erkidegoa
FORESPIR

Okzitania
Oficina Nacional de Bosques

Beste batzuk

Centro Nacional de la Propiedad Forestal Francesa

Beste batzuk
HAZI Fundazioa

Euskadi
Centro Tecnológico Forestal de Catalunya

Katalunia
Centre de la Propiedad Forestal Catalana

Katalunia
Insituto Pirenaico de Ecología (CSIC)

Beste batzuk
Nafarroako Ingurumen Kudeaketa

Nafarroa
Instituto de Estudios Andorranos

Andorra

Klimaren Aldaketarako Pirinioetako Behatokia

Beste batzuk
Gobierno de Aragon

Aragoi
Centro de cooperacion internacional en investigacion agronomica para el desarrollo

Beste batzuk

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) %65ean finantzatu du proiektua, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren (POCTEFA 2014-2020) bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Mugaz gaindiko ekonomia, gizarte eta ingurumen jarduerak garatzen laguntzen du, lurralde-garapen iraunkorraren aldeko estrategia bateratuen bidez.

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri