Hemen zaude

Klimaren aldaketak ziklo hidrologikoan duen eraginak zentral hidraulikoek urteko zenbait alditan energia ekoizteko duten gaitasunean izan dezake eragina.

 

Prezipitazioen erregimena aldatzeak eta izotza urtzeko egutegia aldatzeak eragina dute energia hidraulikoa ekoizteko urtegien metatze-ahalmenean. 

2003ko, 2005eko, 2007ko eta 2012ko lehorteek energia hidraulikoaren ekoizpenaren murrizketa nabarmenak eragin zituzten, bai Ebroko arroan, bai Haute-Garonnekoan ere.

Tenperatura altuen ondoriozko elurraren urtze aurreratua Pirinioetako ibaien emariaren udaberriko gailurra aurreratzen ari da. Egoera horren ondorioz, urtegi askok sarritan metatzeko ahalmena gainditzen dute euri sasoian.

 

Eguzki-energia ekoiztea mesedegarria izan liteke etorkizunean, Pirinioetako mendikate osoan eguzki-irradiazioaren indizeak gora egingo baitu.

Klimaren aldaketak atmosferako ur-lurrunaren edukian eta hodeietan eragingo dituen aldaketek eguzki-erradiazio osoa handitzea ekar lezakete, eta eragin positiboak izan ditzakete eguzki-jatorriko energiaren ekoizpenean.

Energia fotovoltaikoa ekoizteko ahalmen potentziala %10 handitu liteke mende erdialdean, egungo ahalmenarekin alderatuta.

Hala ere, baliteke tenperaturen gorakadak (sistema fotovoltaikoei kalte egiten die) eta muturreko gertaera meteorologikoek eragindako kalteek igoera hori aldatzea.

 

Haize-Energiaren ekoizpenak eragin negatiboa jasan dezake datozen hamarkadetan klimaren aldaketaren ondorioz

Haizeen patroian aurreikusitako aldaketek eta lurrazaleko batez besteko abiaduraren murrizketak (%9 motelago izatera heldu daitezke) energia eolikoa ekoizteko potentziala egunean -1 MWh inguru murriztu lezakete mende honetan zehar, egungo balioekin alderatuta.

 

Litekeena da urte-sasoiko energia-eskaria nabarmen aldatzea datozen hamarkadetan, batez besteko tenperaturen igoerarengatik eta bero-boladengatik.

Gero eta negu leunagoek eta bero-boladek markatutako uda beroagoek aldaketak eragin dituzte berokuntzarako eta hozteko energia-eskariaren egituran.

Oso litekeena da datozen urteetan eskaera energetikoak gora egitea udan gero eta hozte behar handiagoak betetzeko (eskari handieneko uneak).
Gainera, eskariaren igoera hori bat etor liteke energia hidroelektrikoa sortzeko ahalmena txikiagoa den unearekin, udako hilabeteetako lehorte tipikoen ondorioz eta beste erabilera batzuetarako (nekazaritzarako eta giza kontsumorako) gero eta ur gehiago eskatzen delako.

Eredu nagusiek aurreikusten duten bezala, bero-boladak gero eta sarriago eta biziago ematen badira, udan eskari puntu gorenak areagotu eta hornidura-arazoak eta nekazaritza-sektorearekin gatazkak sor litezke.

 

Aurreikusten den arrisku naturalen hazkundeak kalte egin diezaiekete energia ekoizteko eta garraiatzeko azpiegiturei.

Pirinioetako bi isurialdeetako energia-azpiegitura eta energia transmititzeko eta eraldatzeko sistema asko bereziki daude arrisku klimatikoen eta arrisku naturalek eragindakoen edo bultzatutakoen eraginpean.

 

Aholkuak:

  • Energia-iturriak dibertsifikatzea, energia berriztagarri iturriak lehenetsiz.
  • Egungo ekoizpen-eredu zentralizatuaren ordez energia berriztagarria eta banatua sortzeko eredurako trantsizioa sustatzea.
  • Baliabide hidrikoen erabilera optimizatzea energia hidroelektrikoaren eta termoelektrikoaren ekoizpenean.
  • Energia-sektorearen kudeaketa eskariaren balizko aldaketetara egokitzea.
  • Energiaren zentzuzko erabilera sustatzea Pirinioetako sektore sozioekonomiko guztietan, turista asko dagoen sasoietan, batez ere.
  • Egungo energia-sistemak klimaren erronken aurrean izan ditzakeen mugetan sakontzea.

 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri