Hemen zaude

Gehiegizko tenperaturek eragindako osasun-ondorioen prebentziorako plana Nafarroa
Gaikako sektoreak: 
Osasuna
EBko politika sektoreak: 
Osasuna
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Mediterraneoa
Proiektuaren iraupena: 
06/01/2004
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Soft edo neurri ez-estrukturalak
Klimaren eragin mota: 
Gaixotasun eta bektoreak
Bero-boladak eta kanpoko beste klima-gertakari batzuk

Aztertutako kasuaren deskribapena

Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizate Ministerioarekin elkarlanean, Bero-boladen ondorioak Zaintzeko eta Kontrolatzeko Plana jarri zuen martxan Nafarroak 2004ko udan. Harrezkero, urtero garatu da, ekaina eta iraila bitartean, osasun-sareko eta gizarte-zerbitzuetako hainbat erakunderen, udalen eta beste erakunde batzuen inplikazioarekin. Erakunde horiek Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (NOPLOI) bidez koordinatzen dira.
Nafarroako Gobernua, gaur egun, Life-NAdapta (2017-2025) klima-aldaketara egokitzeko proiektua ari da garatzen. Proiektuaren jarduketa-eremuetako bat da aurrera egitea klima-aldaketak gizakien osasunean dituen ondorioen prebentzioan, besteak beste, tenperatura altuen esposiziotik eratorritako ondorioen prebentzioan. Proiektu horren esparruan, hobekuntzak eta berrikuntzak sartzen ari zaizkio orain arte inplementatu izan den planari.

Erronkak: 

AEMETen laguntzarekin, Nafarroa 3 eremu isoklimatikotan banatu da –eremu atlantikoa, erdialdea eta hegoaldea–, zaintza egiteko eta alertak igortzeko eremu horietako bakoitzaren tenperatura-atalase espezifikoen arabera. 
Eremuak zehaztu ondoren, gehieneko eta gutxieneko tenperaturen 10 urteko serie historiko bat duten datu-baseak egin dira, hiru erreferentziazko estaziotakoak (eremu bakoitzeko bat), bai eta eremu bakoitzeko hilkortasun-datuen serie historiko bat ere, hilkortasuna izugarri igotzea eragiten duten atalase-tenperaturak kalkulatzeko, eta Karlos III.a Osasun Institutuaren laguntzarekin, mugatutako hiru eremuetako atalase-tenperaturak kalkulatu dira.
Ondorio praktikoetarako, bi eremurekin bakarrik egiten da lan; izan ere, eremu atlantikoan eta erdialdean lortutako atalase-tenperaturak oso antzekoak izan ziren.

Helburuak: 

Helburu orokorra: Nafarroan ingurune-tenperaturaren igoerak eragindako morbimortalitatea murriztea.
Berariazko helburuak: 
» Osasuneko, gizarte-zerbitzuetako eta larrialdi-zerbitzuetako profesionalei jakinaraztea tenperatura altuak gertatzeko arriskua dagoela, prebentzio-neurrien premia dagoela eta haien inplikazioa beharrezkoa dela.
» Biztanleria orokorrari tenperatura altuekiko esposizioari lotutako arriskuaren eta prebentzio-neurrien berri ematea.
» Udaldian muturreko bero-egoeretan zaintza egitea eta haiei buruz ohartaraztea, Meteorologia Institutu Nazionalaren aurreikuspen meteorologikoetan oinarritutako informazio-sistema baten bidez.
» Muturreko beroari lotutako morbimortalitatea zaintzea.
» Arrisku-maila bakoitzari dagozkion prebentzio-jarduketak koordinatzea eta sustatzea.

Soluzioak: 

Uda bakoitza amaitzean, Planaren ebaluazioa egiten da eskuratutako emaitzekin: 
» Igorri diren alerta-kopuruaren zenbaketa.
» Erikortasuna zaintzea eta larrialdiak zaintzea: 

  • Erregistratutako beroarekin lotutako patologien kopurua zenbatzen da, baita haien ezaugarriak ere (sexua, adina, aurretiko patologiak, arreta-ospitalea, arrisku-jarduera).
  • Larrialdi-kopurua zenbatzen da. 

» Eguneroko hilkortasunaren zaintza: Karlos III.a Osasun Institutua Epidemiologia Zentro Nazionalaren kausa guztiengatiko eguneroko hilkortasuna zaintzeko sistemaren bidez (MoMo), Nafarroan gertatutako hildakoen kasuak deskargatu dira eta erregistratutako gorabeherak zaindu dira.
Lortutako emaitzen arabera, prebentzio-neurriak inplementatzen dira onartutako arrisku-taldeentzat.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako eta modu partzialean finantzatutako kasua. 

Hitz-gakoak: 
Prebentzioa
osasuna
gehiegizko tenperatura
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Nafarroa
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Osasun Departamentua, Babes Zibila, laneko arriskuen prebentziorako zerbitzuak, enpresaburuak, ordezkari sindikalak, adinekoen egoitzetako eta eguneko zentroetako arduradunak, udalak, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Eskubide Sozialetako Departamentua, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia eta Donejakue bideko lagunen elkartea Nafarroan, SOS Navarra eta Nafarroako Kirolaren Institutua eta Nafarroako Gazteriaren Institutua. 

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

» Diseinua: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua, Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizateko Ministerioarekin koordinatuta. 
» Gauzatzea: Inplikatutako erakunde guztiak. 
» Neurria ebaluatzea: Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko zerbitzu eta atal ugari (Osasun Komunitarioaren Behatokia, Osasunaren Sustapena, Lan Osasuna, Ingurumen Osasuna). 
Erabilitako parte hartzeko tresnak: 

  • Inplikatutako eragile guztien hasierako bilera plana abian jarri aurretik, aurreko urteko planaren balorazioa egiteko eta egon daitezkeen berritasunak ikusteko.
  • Krisi-kabinetea. 
  • Inplikatutako erakundeekin koordinatzea.

Erabakiak hartzeko erabilitako metodologiak: 

  • Inplikatutako erakundeei alertak jakinaraztea
  • Bilerak erakunde interesdunekin
Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Arrakasta-faktoreak: planean hainbeste erakundek parte hartzen dutenez, plana biztanle askorengana iristen da, batez ere talde kalteberenetara. 15 urtez baino gehiagoz egindako lanari esker, beroak osasunerako izan dezakeen arriskuaz sentsibilizatu dira herritarrak oro har. 
Faktore mugatzaileak: hainbeste erakundek parte hartzeak zaildu egiten du inplikatutako gainerako eragileen lana ezagutzea eta egiten dituzten praktiken jarraipena egin ahal izatea. 

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Ez dira egin.

Alderdi legalak: 

Tenperatura Altuengatiko Prebentzio Jarduketen Plan Nazionalaren eta Life NAdapta proiektuaren esparruan kokatzen da plana. 

Erreferentziazko informazioa: 

06/01/2004 (Gauzatze-fasean)

Reference information

Kontaktua: 
Irene Iniesta
Kontakturako emaila: 

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri