Hemen zaude

NBS URBAN proiektua. Tokiko mailan klima-aldaketara egokitzeko soluzio naturalen potentzialaren mapa: Horiek identifikatzeko eta mapatzeko gida metodologikoa. Donostiako azterketa-kasua
Gaikako sektoreak: 
Gobernantza
Hirigintza
EBko politika sektoreak: 
Hirikoa, azpiegiturak
Ezaugarritze geografikoa - Eskualde biogeografikoa: 
Atlantikoa
Proiektuaren iraupena: 
2016 - 2017
Egokitzeko ekimenaren tipologia: 
Green edo ekosistema-zerbitzuetan oinarritutakoak
Klimaren eragin mota: 
Urritasun hidrikoa
Lehorteak
Muturreko tenperaturak
Ekaitzak

Aztertutako kasuaren deskribapena

NBS URBAN proiektuaren bokazioa da natura hirigintza-plangintzan integratzea, ekosistemen eta naturaren erabilera indartuz, dagoeneko badauden azpiegiturekin batera klima-aldaketara egokitzeko. Ekimen hau Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan gauzatzen da, eta mapa bat erabiltzen da hura identifikatu eta hedatzeko.
Soluzio naturalen potentzialaren mapak sekuentzia metodologiko argia, koherentea eta erraz erreplika daitekeena ematen die toki-administrazioei, dauden soluzio naturalak zein horiek garatzeko potentziala identifikatu eta mapatzeko. Plan hori modu pilotuan ezarri da Donostiako udalerrian, hango Klima-aldaketara Egokitzeko Planaren testuinguruan.

Erronkak: 

Euskal Autonomia Erkidegoak plangintza- eta kudeaketa-erantzukizunak ditu klimarekiko sentikorrak diren hainbat eremutan. Biztanleen % 75 baino gehiago hiri-inguruneetan bizi dira, klima-aldaketaren efektuek berariaz eragindako eremuetan, eta efektu horiek hainbat alor, zerbitzu eta sektoretan eragiten dituzte inpaktuak. Toki-administrazioen plangintzak eta kudeaketak haien kalteberatasuna minimizatzeko soluzioak eman ditzakete.
Klima-aldaketara egokitzeko estrategien artean, natura-ingurune antropizatuetan integratzean oinarritutako neurrien aldeko apustu argia ikusten da. Berdeguneak eta berdatzeko joera aldaketa-eragile gisa planteatzen dira; bereziki, hiri-eremuetan. Klima-aldaketara egokitzeari dagokionez, soluzio naturalak aukera bat direla dirudi.

Helburuak: 

» Natura hirigintza-plangintzan integratzea, ekosistemen erabilera eta natura eta lehendik dauden azpiegiturak indartuz, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan klima-aldaketara egokitzeko.
» Toki-administrazioei metodologia-sekuentzia argia, koherentea eta erraz erreplikatzeko modukoa ematea, bai jada dauden soluzio naturalak bai horiek hedatzeko potentziala identifikatzeko eta mapatzeko, betiere eskura dauden baliabideak aprobetxatuz eta egokitzapenaren bideari ekinez.

Soluzioak: 

Tokiko mailan Klima Aldaketara Egokitzeko Naturan Oinarritutako Irtenbideen mapak sekuentzia metodologiko argia, koherentea eta erraz erreproduzitzeko modukoa eskaintzen du, eta Donostiako udalerrian ezarri da pilotu gisa, Tokiko Egokitze Planaren testuinguruan. Metodologia berritzaile honako hauek ahalbidetzen ditu:
• Identifikatzea zein den udalerri baten kapital naturala eta haren egokitzeko aktiboak, hau da, tokiko mailan jada hartutako neurri naturalak, gaur egun jada laguntzen dutenak egokitzapenean.
• Identifikatzea zein diren naturan oinarritutako soluzioak har ditzaketen hiriko espazioak eta elementuak.
• Lehentasunak ezartzea eta ahaleginak koordinatzea, egokitzeko neurri eta ekintzak ezartzeko aukera gehien dituzten eremurik kalteberenetan.
• Soluzio naturalak har ditzaketen hiri-garapeneko eta/edo -sorkuntzako eremu berriak identifikatzea.
• Sinergiak sortzea egokitzapen- eta arintze-neurrien eta -ekintzen artean.

Egokitzapenaren garrantzia: 

Klimaren aldaketara egokitzeko neurri gisa garatutako eta inplementatutako kasua

Hitz-gakoak: 
Soluzio naturalak
egokitzapena
hirikoa.
Esku hartzen duten eskualdeak edo/eta hiriak: 
Euskadi
Esku hartzen duten herrialdeak: 
Espainia
Gobernantzaren maila-geografikoa: 
Lurraldekoa
Parte hartzen duten erakundeak: 

Ihobe, Donostiako Udala, TECNALIA Research & Innovation

Additional Information

Interesa duten eragileen parte-hartzea: 

TECNALIA Research & Innovation-ek NBS metodologia garatu du, Eusko Jaurlaritzak sustatutako KLIMATEK 2016 programaren deialdiari esker. Proiektuari izaera praktiko eta erakusgarria emateko, Donostian aplikatuz garatu da NBS metodologia. Emaitzek oinarri gisa balioko dute Donostiako Klima-aldaketara Egokitzeko Plana egiteko.
Eragile onuradun nagusiak hauek dira:
• Udalak eta haien mendeko erakunde guztiak
• Ekimen pribatuak
• Herritarrak
Proiektuaren gidaritzarekin batera, parte-hartze prozesu bat egin da, herritarrek klima-aldaketari buruzko ezagutza eskuratzen eta haren inguruan sentsibilizatzen laguntzeko.

Arrakasta-faktoreak eta faktore mugatzaileak: 

Faktore mugatzaileak:
• Erakundeen edo eskumenen arloko oztopoak. Toki-erakundeak jarduteko eskumenik ez izatea:  soluzio natural bat inplementatzeko lursailak beste erakunde baten eskumenaren pean edo esku pribatuetan egotea.
• Oztopo sozialak. Lurzoru-erabileraren gaineko aldaketek eztabaida sor dezakete gizartean. Hori saihesteko, esku-hartzeekin batera hezteko eta sentsibilizatzeko programa onak ere behar dira

Kostuen eta mozkinen balorazioa: 

Proiektuaren zenbatekoa, guztira: 50.000 euro.
Finantzaketa-iturria: Eusko Jaurlaritza-Ihoberen KLIMATEK programa.
Soluzio naturalen ezaugarria da funtzio anitzak dituztela, hau da, onura ugari emateko bokazioa dutela, jatorriz klima-aldaketara egokitzeko diseinatutako helmena eta helburua baino askoz haratago joan daitezkeenak. Horrez gain, albo-onura batzuk eskaintzen dituzte zenbait alderdiri dagokienez: ingurumen-kalitatea (uraren, zarataren, airearen eta lurzoruaren bektoreetan), giza osasuna eta ongizatea, hiria berroneratzeko gaitasuna, bizigarritasun-kondizioak hobetzea, lurzoruaren balioa handitzea, enplegua sortzea eta abar.

Alderdi legalak: 

Soluzioen Mapa modu pilotuan ezarri da Donostiako udalerrian, Egokitzeko Tokiko Planaren testuinguruan, eta emaitzek hainbat irakurketa eta interpretazio dituzte, eta honetarako balio behar dute:
Erabakiak hartzen dituztenak informatzea, eta, horrela, kapital berdearen diagnostiko bat input gisa ematea Hiri Antolamendurako Plan Orokorren aurrerapen-dokumentuetan. 
• Garapenerako hirigintza-tresnak informatzea, arriskua duten eremuetako hirigintza eta eraikinak diseinatzeko irizpideak emanez.
• Udalerriko eremurik antropizatuenak detektatzea.
• Ekintza-planak definitzea, jarduketa jakin batzuk sustatzeko eta udalerriaren premiekin bat datorren estrategia bat formulatzeko.
• Klima-aldaketara egokitzeko soluzio naturalen efizientzia monitorizatzeko eta ebaluatzeko sistema bat definitzea.

Erreferentziazko informazioa: 

2016 - 2017 (1 urte - Amaitua)

Reference information

Kontaktua: 
Erakundea: Tecnalia Research & Innovation Harremanetarako pertsona: Efrén Feliú Erakundea: Ihobe – Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen-jarduketarako Sozietate Publikoa Harremanetarako pertsona: Mari Mar Alonso Erakundea: Donostiako Udala Harremanetarako pertso

Geoatarira sartu

 

 

 

 

Sartu

KLIMAREN ALDAKETAREN PIRINIOETAKO BEHATOKIA

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Harremanetan jarri