«PIRIBUS - Pirinioetako bihotzera bidaia» erakusketa ibiltaria «ADN Pirinioak, Pirinio Biziak Hezkuntza Sarearen Pirinioetako ondarearen balorizaziorako eta lankidetzarako proiektua» ADNPYR proiektuaren ekintzetako bat da. Interreg POCTEFA proiektua da. Proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, FEDER funtsen bidez, eta haren bazkide dira LPO, GENCAT, GAN, IEA-CENMA, SEO Birdlife eta FCLP, eta Pirinio Bizien Hezkuntza Sareak dinamizatu du.
ADNPYR eta PIRIBUSen helburua da sentsibilizatzea eta mendi-lurralde baten nortasuna balioestea haren ondarearen bidez, eta, era berean, ingurumen-hezkuntzak XXI. mendeko erronka handienetako bati aurre egiteko duen garrantzia azpimarratzea, hau da, klima-aldaketara egokitzea. Hori erakusketa-espazio mugikor batean egiten da. Espazio horrek 72 m2 ditu eta dozena bat gailu, hala nola 360º-ko ikus-entzunezkoak, ukipen- eta soinu-pantailak, objektuen manipulazioa eta laginak, guztiak bisitarien zentzumenak galdetzera bideratuak. Historia geologikoa, paisaiak, biodibertsitatea eta giza historia dira Pirinioetako ondarea eta nortasuna esploratzeko aukera ematen duten lau gune tematikoak.
Programatutako 32 etapetan PRIBUSen presentzia egotea jarduera paraleloekin uztartzen da, hala nola hitzaldiekin edo dokumentalen proiekzioekin. Jarduera horietan, besteak beste, klima-aldaketak Pirinioetan dituen inpaktuak, ahultasunak eta egokitzapena aztertzen eta eztabaidatzen dira.
Klima-aldaketaren ondorioak arintzeko edo horietara egokitzeko prozesu orok herritarrak sentsibilizatzeko jarduerekin batera joan behar du. Horien inplikazioa beharrezkoa da portaera-aldaketak sortu nahi badira, klima-larrialdiak eskatzen dituen premia berrien ildotik.
PIRIBUSek, mendigune osotik eginen duen ibilbidean, Pirinioetako errealitate bakar eta askotariko hori ezagutarazi nahi du; azken batean, ulertzen baita hezkuntza dela jarreren aldaketa sustatzeko neurririk eraginkorrena.
» Erakusketa ibiltari baten bidez sentsibilizatzea.
» Pirinioetako ondarea berrikuntzaren bidez balorizatzea.
» Ondarearen balorizazioko eta ingurumen-hezkuntzako profesionalen arteko loturak ezartzea.
» Mugaz gaindiko dinamikak sustatzea, erakundeek banaka lortuko ez lituzketen emaitzak lortzeko, eta Pirinio Bizien Sarea osatzen duten 65 erakunderen baino gehiagoren esperientzia aprobetxatuz, mendiguneko orientazio estrategikoak proposatzea, Pirinioetako ondarea modu jasangarrian balorizatzeko.
Pirinioetatik egin beharreko ibilbidean (oraindik amaitu gabea) PIRIBUSek 42.694 lagunengana iristea lortu du, eta horietatik 6.228 ikasleak izan dira. Orain arte, erakusketa bisitatzeaz gain, ingurumen-arloko 330 sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduera osagarri egin dira, eta ingurumen-hezkuntzako 266 erakundek baino gehiagok parte hartu dute haiek garatzen eta gauzatzen.
Kasu hori batez ere beste politika batzuen helburuen bidez garatu eta inplementatu da, egokitzapenekoak ez diren arren klimaren aldaketara egokitzearekin erlazionaturik dauden alderdi esanguratsuekin.
REPV, LPO, GENCAT, GAN, IEA-CENMA, SEO Birdlife, FCLP.
Proiektuaren bazkide diren erakundeen baterako jarduketatik sortu da proiektua: LPO, GENCAT, GAN-NIK, IEA-CENMA, SEO Birdlife eta FCLP. Haren garapena eta ondorengo dinamizazioa Pirinio Bizien Hezkuntza Sareak (REPV) egin du. Pirinio Bizien Hezkuntza Sarea, era berean, Pirinio guztietako ingurumen-hezkuntzako 65 erakundek baino gehiagok osatzen dute, eta dinamika parte-hartzaileak eta lankidetzako eta baterako sorkuntzako dinamikak garatzen dituzte.
PIRIBUSen dinamizazioari dagokionez, kontratazio-prozesu irekiak abiarazi dira haren etapa bakoitzerako, eta, oro har, lurralde bakoitzeko erakundeak edo erakundeek dinamizatu dute, bakoitzari dagokion geldialdiko erakusketan.
Arrakasta-faktoreak:
Sarean dagoen lankidetza, tamaina horretako proiektu bat garatzea ahalbidetu duena. Hartzaileei dagokienez, beste arrakasta-faktore bat da tamaina ertain/txikiko populazioetan horrelako erakusketak harrera ona izatea, ez baita ohikoa horrelako jarduerez gozatzeko aukera edukitzea.
Faktore mugatzaileak:
» Erakusketa zenbait herritara eramateko zailtasuna.
» COVID-19a eta murrizketa pandemikoak, mugikortasuna mugatu dutenak eta jendeari arreta emateko gaitasuna murriztu dutenak.
Oro har, zaila da hezkuntza-jarduerak kostu/etekinaren galbahetik igarotzea; izan ere, erakusketa batek ematen dituen balioak pertsona baten uki ezin diren alderdien barruan sartzen baitira. Hala ere, bisitarien kopurua, jardueretan izandako parte-hartzea eta bisitarien asebetetze-maila ekintza positibotzat jotzeko moduko alderdiak dira.
Aipatu bezala, ADN Pirinioak proiektuak INTERREG POCTEFA programaren finantzaketa du.
11/01/2017 - 12/31/2021 (4 urte - Gauzatze-fasean)
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - Espainia
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org