You are here

Pirinioetan tenperaturak nabarmenki igotzea - CLIMPY KAPB

  • 02 Jun

Azken lau urteetan Pirinioetan izandako tenperaturen balioek (2016-2019 urteen artean) egiaztatu egin dute azken 60 urteetan erregistratutako tenperaturak gora egin duela eta etorkizunean ere horrela jarraitzea aurreikusita dagoela, izan ere, gehikuntza termiko hori beharbada lerrokatuago dago gehikuntza gehiagoko egoerekin tenperatura gehikuntza neurrizko egoerekin baino (baina egitate horri buruzko ziurtasuna izateko, hurrengo urteetako garapena aztertu beharko da).

Pirinioetako klima nabarmenki aldatu da azken ehun urteetan, izan ere, tenperaturak modu progresiboan igotzen joan dira lur-planetaren berotze mailaren gainetik, prezipitazioak aldatu dira eta muturreko jazoerak geroz eta maizago gertatzen dira, eta horren guztiaren ondorioz, izotz masak eta glaziarrak gutxitu egin dira, elur estalkia aldatu egin da eta ekosistemak ere aldatu egin dira. Testuinguru horretan, KAPB-ri dagokionez, CLIMPY proiektuari esker datu meteorologikoen datu base handi bat sortu da, klimaren joera berrienak ezagutzeko, eta etorkizunerako aurreikuspenak egiteko, IPCC AR5-en etorkizuneko egoeretan oinarrituz. 1163 behatokiren informazioa erabili dugu. Horiek, lurraldearen zati handi bat barne hartzen dute, baina kota altuenetako datuak ez dira erabili, izan ere, neurketa gutxi egiten dira leku horietan.

Tenperaturaren igoera azken hamarkadetan Pirinioetako klimaren joerari buruz dagoen seinale ikusgarrienetakoa da. 1959-2015 urteen artean, urteko batez besteko balioak erakusten du hamarkada bakoitzeko, tenperatura +0,24 ºC igo dela. Gehikuntza hori mendilerro osoan gertatu da, eta ezberdintasun gutxi daude iparraldeko eta hegoaldeko isurien artean. Gehienezko tenperatura erritmo zertxobait altuagoan igo da +0.28 °C/hamarkadako, eta gutxieneko tenperaturaren erritmoa +0.19 °C/hamarkadakoa izan da.

Urtaroen arabera, udaberrian eta udan erregistratzen dira igoera nabarienak, eta orokorrean, hazkunde termikoaren erritmoa nabarmenagoa da gehienezko tenperaturetan, gutxienezko tenperaturetan baino. Udazkenean, gehikuntza neurritsuagoa da, eta neguan are apalagoa da. Espazioari dagokionez, joeren banaketa geografikoa nahiko homogeneoa da, baina hala ere, estatistika garrantzia maila ez da beti altua, konfiantzazkoa izateko modukoa hain zuzen ere. Berotze hori, bat dator Klima Aldaketaren Erakunde Arteko Batzordeak sortzen duen diagnostiko orokorrean jasotakoarekin, eta bat dator baita ere Pirinioetako Mendikateak egindako azterketen emaitzekin, baina hala ere, ñabardurak daude aztertutako eremu geografikoen eta aldien arabera. Aldia zenbat eta berriagoa izan, are nabarmenagoa da gehikuntza, eta alderantziz.

Joera horiek mende honetan mantendu egingo lirateke, intentsitate ezberdinekin eta eredu klimatikoekin bat eginez. Eguneko gehienezko tenperaturaren urteko eta urtaroetako batez bestekoa gehitu egingo da aztertutako hiru egoeretan (RCP8.5, RCP6.0 eta RCP4.5). Gehikuntza hori nabarmenagoa izango da emisio gehieneko egoeran (RCP8.5) eta mende bukaeran, baliteke 4.0 ºC-tako eta 6.3 ºC-tako balioak izatea, 1986-2005 aldiarekin alderatuz. Gutxieneko tenperaturan, tartea 3.2 ºC eta 4.9 ºC artekoa litzateke.  Urtaroen arabera, gehikuntza nabarmenagoa izango litzateke udan. Prezipitazioetan ez da aldaketa nabarmenik aurreikusi; alderantziz, ereduei buruzko ziurgabetasunak handiagoak dira emisio egoerei buruzko ziurgabetasunak baino.

Lan horren oinarria Espainiako, Frantziako eta Andorrako Pirinioetako klima ikertzeko zentro nagusien arteko lankidetza da. Era berean, irtenbide iraunkorra eta eguneratu daitekeena bilatu behar da, klimak etorkizun luzean izango dituen jokaerei buruzko diagnostiko erabilgarriak egitea ahalbidetzen duena.

Jose M. Cuadrat, CLIMPY proiektuaren zuzendaria

(https://opcc-ctp.org/es/climpy)

Gainera, prentsako 4 artikulu daude hemen, Frantziako, Espainiako eta Okzitaniako eskualdeko tenperaturen igoera baieztatzen dutenak.

Frantzian: https://www.futura-sciences.com/planete/actualites/rechauffement-climati...

Espainian: https://www.tiempo.com/noticias/actualidad/calor-precoces-tardios-mayo-c...

Okzitanian: https://france3-regions.francetvinfo.fr/occitanie/haute-garonne/toulouse...

Andorran: https://www.diariandorra.ad/noticies/nacional/2019/08/08/el_tercer_juliol_mes_calid_dels_darrers_anys_149287_1125.html

Geo-portal

 

 

 

 

To access

PYRENEAN CLIMATE CHANGE OBSERVATORY

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - España

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Contact