Ple-k nazioarteko sari bat jaso du klima aldaketaren pirinioetako behatokiak (OPCC) egindako lanagatik

Usted está aquí

Ple-k nazioarteko sari bat jaso du klima aldaketaren pirinioetako behatokiak (OPCC) egindako lanagatik

  • 03 Dec

Pirinioetako Lan Elkarteak sari bat jaso du Klima Aldaketaren Pirinioetako Behatokiak egindako lanagatik, ORU FOGAR Eskualde Batuen Erakundeak eta Nazio Batuen Garapen Programak (NBGP) antolatzen duten Eskualdeetako Jardunbide Egokien Sariaren VI. edizioan.

Sari honen bidez, OPCCk 2010az geroztik egin duen lana saritzen da. Lana, hain zuzen, klima-aldaketak Pirinioei nola eragiten dien aztertzean eta egokitzapen-neurriak proposatzean oinarritzen da.

Eskualdeetako Jardunbide Egokien VI. Sariak mundu mailako irismena du, eta bitarteko gobernuei zuzenduta dago: eskualdeetakoei, probintziakoei eta estatu federatuetakoei. Nazioarteko ekitaldian, gainera, Mexikoko, Ekuadorko, Kolonbiako eta Brasilgo eskualdeetako beste ekimen batzuk saritu ziren.

ORU FOGAR Eskualde Batuen Erakundea 2007an sortu zen, eta mundu osoko eskualdeen bozgorailu izatea du helburu nagusi.

Eraginkortasuna, efizientzia eta berrikuntza, guztien onerako lelopean, administrazio baten jarduera edo prozesu bat nabarmendu nahi dute ORU FOGARek eta NBGPk, betiere kudeaketa publikoan emaitza nabarmenak izan baditu eta nazioartean erreplika badaiteke.

Zera nabarmendu du Eva García Balaguer OPCCko koordinatzaileak: «ORU FOGAR sariak bezalako nazioarteko agertokietan parte hartzeak aukera ematen digu beste lurralde batzuekin harremanetan jartzeko eta haiekin gure komunitateak erresilienteago bihurtzeko esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko, garapen jasangarriaren helburuek ezartzen dutenaren arabera. Gainera, Pirinioetako mendi-eremuko klima-aldaketari aurre egiteko lanean jarraitzera bultzatzen gaituzte». 

Saritutako proiektuek Eskualdeetako Jardunbide Egokien Bankua osatuko dute, kasu irabazle guztiak biltzen dituen plataforma, proiekziorik handiena bermatzeko, nazioarteko aintzatespena lortzeko eta erreplikatzeko aukera emateko.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona: http://www.regionsunies-fogar.org

Accede al Geoportal

 

 

 

 

Acceder

OBSERVATORIO PIRENAICO DEL CAMBIO CLIMÁTICO

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - España

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Contactar