Teoria oso ongi dago, baina praktikan jartzea ez da beti hain erraza. KAPBren klima-aldaketara egokitzeko jardunbide egokien atariak esperientzia arrakastatsuak eta berritzaileak bildu nahi ditu, betiere Pirinioetako mendikateko eskualde guztietan erreplikatzeko modukoak badira.
Nasuvinsa-Lursarea, Interreg POCTEFA KAPB-ADAPYR proiektuaren lankidetzarekin batera, klima-aldaketara egokitzeko 45 ekimen berri biltzearen arduraduna izan da. Hobetzeko bigarren fasean, arreta handiagoa jarri da dagoeneko gauzatu diren eta emaitza ukigarriak, baloragarriak eta kuantifikagarriak dituzten ekintza zehatzetan. Ekintza horiek guztiak klima-aldaketan adituak diren pertsonek baloratu zituzten; Pirinioetako mendikateko zazpi lurraldeetako ordezkariek osatzen zuten taldea. Jardunbide egokien atariak 30 ekimen biltzen zituen, bada, orain, 32 gehitu dira; hain zuzen, aditu taldeak hoberen baloratu dituenak!
Gehitu diren jardunbide egokien artean, honako hauek daude: energia, osasuna, tokiko gobernantza klimatikoa eta lurraldearen antolamendua. Halaber, hautatutako ekimenen lurralde-ordezkaritza hobetzeko ahalegina egin da.
Klima-aldaketara egokitzeko esperientzia arrakastatsu hauekin, ekintza eraldatzaile berriak abiarazi nahi ditugu, Pirinioetako beste toki batzuei alde teorikotik alde praktikora igarotzen laguntzeko.
Sartu, ezagutu eta inspiratu!
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - España
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org