Zein dira naturan oinarritutako irtenbideak? Jakin ezazu gehiago irtenbide mota horri buruz, PHUSICOS proiektuarekin.

Usted está aquí

Zein dira naturan oinarritutako irtenbideak? Jakin ezazu gehiago irtenbide mota horri buruz, PHUSICOS proiektuarekin.

  • 03 Jun

Erresilientzia, kalteberatasuna eta egokitzapena dira orain dela hamarkada bat arte gutxi aipatzen ziren termino batzuk, azken urteetan gako-hitz gisa hedatu direnak ingurumenari eta klima-aldaketari buruzko europar foroetan.Gisa berean, orain dela pare bat urtetik hona bada ingurumenaren sektorean lan egiten duten pertsonen artean maiz errepikatzen den termino bat: naturan oinarritutako irtenbideak (NBS, haren ingelesezko siglengatik).

Beraren definizioa zehazteko, Oxfordeko unibertsitateko Natural Based Solutions Initiative har dezakegu oinarritzat (natura- eta gizarte-zientzien diziplina arteko eta nazioarteko zientzialari talde batez osatuta, bere asmoa da ikerketa-ildoak aplikatzea naturan oinarritutako irtenbideen politika eta praktikari forma emateko, ikerketaz, irakaskuntzaz eta arduradun politikoen eta profesionalen konpromisoaz baliatuz). Ekimen horren arabera, naturan oinarritutako irtenbideen ardatza da naturarekin lan egitea gizartearen erronkei aurre egiteko, onurak ekarriz bai giza ongizateari eta bai biodibertsitateari.  Zehazki, ekintza horiek  hauxe ekartzen dute eurekin: ekosistema natural eta erdi-naturalak babestea, lehengoratzea edo kudeatzea; ur-sistemen, laborantza-lurren eta zur-eremuen kudeaketa jasangarria; edo ekosistema berrien sorrera hirietan eta haien ingurumarietan.

Bestela esanda, biodibertsitatean oinarritu eta tokiko komunitateen osoko konpromiso eta adostasunarekin diseinatu eta gauzatzen diren ekintzak dira, helburutzat dutenak hainbat motatako arriskuak edo erronkak murriztea edo arintzea.

H2020 PHUSICOS proiektuaren asmoa da naturan oinarritutako neurrien inplementazioaren interesa zuzenean frogatzea, Europako mendialdeetako arrisku natural eta klimatikoei aurre egiteari dagokionez; bada, proiektu horren baitan, PLEk zenbait esperientzia pilotu koordinatzen ditu, horiek guztiak lurraldeko eragileekin gauzatzen diren prozesu parte-hartzaileekin, beharrezkoa diren irtenbideak ulertu eta egokitu ahal izatea xedetzat hartuta. Zehazki, Espace Portaleteko esperientzien garapenean, lehenengo saio parte-hartzaile bat antolatu zen, zenbait esperientzia aurkeztuz eta hausnarketa eginez Pirinioetako mugaz gaindiko lurraldean irtenbide horien inguruan planteatzen diren onura eta oztopoez. Saioaren helburu nagusia izan zen naturan oinarritutako neurrien kontzeptuan sakontzea, lurraldeko eragile nagusiekin batera, arrisku naturalak bioeskualde horretan kudeatzeko eta prebenitzeko, zeren oso kaltebera baita arrisku natural eta klimatikoen aurrean.   

Halaber, saioa baliagarria izan zen PHUSICOS proiektua modu laburrean aurkezteko eta Living Labs deritzen dinamikak sustatzeko.  Dinamika parte-hartzaile horien bidez, askotariko ikuspegiak integratu nahi ditugu aztertutako arriskuen inguruko pertzepzioan eta naturan oinarritutako irtenbideen lankidetzazko azterketan; zehazki, Pirinioetako bi leku pilotuetan inplementatu daitezkeenei dagokienez: Santa Elena eta Artouste.

Europako Ingurumen Agentziak gisa horretako neurriei buruz berriki argitaratu duen txostenean adierazten duenez, naturarekin lan egitea lagungarria izan daiteke klima-aldaketaren inpaktu larrienak prebenitzeko, eta baita biodibertsitatearen eta funtsezko ekosistema batzuen galera ere eragozteko, eta horretarako Europa osoko 90 kasu praktiko baino gehiago aurkeztu zituzten. Txosten horren arabera, zientzia eta politika haren potentziala aitortzen hasi dira. Ezagutzen oinarria azkar hedatzen ari da, oraindik ere hutsune batzuk geratzen diren arren, batez ere onuren kuantifikazioari dagokionez, eta horretan ari gara lanean KAPB-PLEtik, PHUSICOS proiektuaren bitartez.  

KAPBtik horrelako neurriak aplikatzearen alde egiten dugu, trantsizio ekologikoa segurtatzera eta klima-erronkari erantzutera zuzendutako irtenbidearen zati gisa, ezagutza eta esperientzia Pirinioetako gainerako lurraldeetara transferituz.

 

Accede al Geoportal

 

 

 

 

Acceder

OBSERVATORIO PIRENAICO DEL CAMBIO CLIMÁTICO

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - España

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Contactar