Ossoueko glaziarra, Vignemale - Metaketaren neurketa - 2020ko maiatzaren 24a
Glaziarrak superadierazle klimatikoak dira; izan ere, atmosferako parametro nagusien aurkako ekintzaren emaitza dira. Elur motako prezipitazio solidoek (neguan) glaziarren izotz-bolumena osatzen dute, eta tenperatura altuen ondorioz (udan), berriz, glaziarren masa galtzen da. Hortaz, glaziarren aldaketak klimaren joeraren adierazle leiala dira.
Glaziar baten urteko masaren balantzearen neurketak, orokorrean, banatutako landako 2 kanpaina gauzatzea dakar berekin. Bat neguan (elur-pilaketa zenbatzeko) eta bestea uda amaieran (desizozte-garaian galtzen den masa baloratzeko). Horrenbestez, hazkunde garbiaren emaitza hauxe izango litzateke: neguko metaketa ken udako ablazioa (edo fusioa).
2020ko maiatzaren 24an, Ossoueko glaziarrean (Vignemale), metaketaren hemeretzigarren urtean, ezagutzera eman zen elurraren batez besteko lodiera 5,40 metro dela (trinkotzearen eta metatzea zein desizotezteengatik gogortu egiten den elur-masa, glaziar ororen jatorrizko fenomenoa), hau da, urari dagozkion 2,92 metro (elur-geruza batean dagoen ur-kopuruaren neurketa). Balio hori azken 19 urteetako batez bestekoa (2,81m) baino pixka bat altuagoa da. Hain zuzen ere, iazko udaberrian Pirinioetan, altueran (>2500m), egon zen elurraren estaldura nahiko ona dela jo daiteke. Hala eta guztiz ere, 2002. urtetik 2019. urtera, Ossoueko glaziarrak 30 metroko lodiera galdu du, eta azalera 58 hektareatik 32ra igaro da. Gainera, luzerari dagokionez, 125 metro murriztu da!
1. irudia: Osseueko glaziarraren bilakaera. Iturria: Pierre René, glaziarretan aditua eta mendiko gidaria.
Moraine elkartea 2001. urtean sortu zen, eta Frantziako Pirinioen Glaziarren Behatokia da. Frantziako Pirinioetako glaziarretan behaketak egiten ez zirela konpentsatzeko sortu zen. Hori dela eta, duela 19 urtetik, glaziarren bilakaera (luzera, azalera, bolumena) monitorizatzeko urteko kanpainak egiteko ahalegina egiten du, bai eta eskuratutako ezagutzak ahalik eta pertsona gehienengana zabaltzeko ere.
KAPBk, ADAPYR proiektuari esker, jarraipen-adierazleak behatzeko eta definitzeko lanetan egin ahal izan da aurrera Pirinioetako azken 19 glaziarretan, zeinak oreka-egoera ahulean eta atzera-egite prozesu argian dauden.
Elkarteari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, webgunea bisitatu dezakezu edo harremanetan jarri koordenada hauen bitartez: http://asso.moraine.free.fr/
Edo hemen kontsultatu: asso.moraine@wanadoo.fr
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - España
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org