Lurraren Munduko Egunarekin batera, Montclima proiektuaren bigarren mintegia apirilaren 22an izango da, osteguna, 9:30etik 13:00etara, oso-osorik online. Portugalgo Comunidade Intermunicipal de Região de Leiriak (CIMRL) antolatutako ekitaldi honen gaia honako hau izango da: baso-suteen kudeaketa eta prebentzioa Europako hego-mendebaldean. Beharrezkoa da aurretik erregistratzea, eta hori hemendik egin daiteke.
Mintegian, Portugal, Espainia eta Frantziako aditu talde mardul batek baso-suteen arriskua aztertuko du, Europako hego-mendebaldean zentratuta, datu historikoak eta etorkizuneko proiekzioak aztertzearen bidez. Gainera, zenbait hitzaldi eskainiko dira baso-kudeaketaren praktikek lurraldean zer-nolako eragina duten eztabaidatzeko: arriskuak identifikatzea, sute handiak murriztea, zaintza-metodoak inplementatzea, besteak beste.
Mintegia 2020an Sorian hasi eta Montclima proiektuak dirauen bitartean egiten ari den mintegi serie baten zati da. Helburua da proiektuak aztergai dituen lau arrisku naturalei heltzea (suteak, lehorteak, higadura eta uholdeak), bai banaka eta bai kolektiboki. Ekitaldi hauek antolatzearen bidez, Montclima proiektuaren partzuergoak proiektuaren aurrerapenak eta emaitzak eman nahi ditu ezagutzera, oso fase goiztiar batetik, interes-taldeei, pertsonal adituari eta gizarte osoari.
Mintegiaren behin-behineko programa online dago eskuragarri, hemen (ingelesez). Jardunaldiak aldi bereko interpretazioa izango du gaztelaniaz, portugesez eta frantsesez.
Mintegirako izen-ematea derrigorrezkoa da, eta formulario honen bitartez egin daiteke. Aldi bereko itzulpen-zerbitzua egongo da frantsesez, portugesez eta gaztelaniaz.
Kontsulta ezazu hemen ekitaldiaren konklusioei buruzko albistea.
Montclima Interreg SUDOEk Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bitartez kofinantzatutako proiektu bat. da
Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - España
+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org