Esteu aquí

Europako Batzordeak bere bigarren Klima-aldaketara Egokitzeko Europako Estrategia abiatu du, egokitzapen adimendunago baten alde

  • 03 Jun

2021eko otsailaren 24an, Europako Batzordeak bere Klima-aldaketara Egokitzeko Estrategia (EAS, bere ingelesezko siglengatik) berria abiatu zuen.  Estrategia hau lagungarria izan behar da Europar Batasuna klimatikoki neutroa izan dadin, eta baita eresilenteagoa ere klima-aldaketaren ondorio negatiboen aurrean, hemendik 2050era. Horrela azaldu zuen Frans Timmermansek, Europako Batzordearen Europako Itun Berderako Presidenteorde Eragileak, zein den dokumentu berri honen helburua. Dokumentuak osatzen du 2013an argitaratutako lehenengo estrategia, berrikuspen eta kontsulten fase luze baten ostean.

Klima-aldaketaren ondorioak minimizatzeko, Parlamentuaren erabakiak ikuspegi berriztatu bat exijitzen du egokitzapenari dagokionez. Bere adierazpenean, Timmermansek azpimarratu zuen Europako klima-aldaketari buruzko datuen bilketa eta trukea bultatzeko garrantzia, egokitzapen adimendunago baten funtsezko elementu gisa: etorkizuneko arriskuen modelizazio zehatzago batez, nekazariek hobeto planifikatu ahal izango dituzte landatzen dituzten laboreak, etxebizitza bat erosten duten familiek jakingo dute zer klima-arrisku aurkitu ditzaketen, enpresek jakingo dute nola jokatu ekoizpen-instalazio berriak egokiak izan daitezen planeta beroago baterako, eta hiriek jakingo dute nola babestu euren biztanleak muturreko gertaera meteorologikoetatik”.

Ekitaldian azpimarratutako beste elementu bat izan zen ikuspegi sistemiko berri bat izateko beharra; horretarako, ezinbestekoa da sektoreen arteko interakzioetan lan egitea eta gobernantzaren mailan desberdinen arteko sostengua eta sinergiak areagotzea, tokiko mailari arreta berezia zuzenduz. Alde horretatik, estrategia berrian berebiziko garrantzia hartzen du komunitate kalteberagoen neurrirako aholkularitza emateko beharrak, euren jardunerako behar dituzten baliabideak planifikatzeko behar beste ezagutza teknikoak eskuratu ahal izan ditzaten.

Orobat, gakotzat hartutako elementuen artean naturan oinarritutako ikuspegien erabilera aipatu zen, hezeguneak babesteko eta lehengoratzeko neurrietan, hirietako berdeguneen garapenean edo zohikaztegien lehengoratzean. Horrelako neurriak lagungarriak dira sistema kalteberagoen egokitzapen eraginkorrerako, eta, aldi berean, biodibertsitatea babesten dute eta ekosistemen askotariko funtzionaltasuna mantentzen dute.

Testuak bereziki azpimarratzen duen beste puntu bat da plangintzatik gauzapenera modu eraginkorrean pasatzeko beharra. Alde horretatik, Estrategiak Inbertsioen Europako Bankuarekin lan egitera zuzendutako ekintzak aurreikusten ditu, egokitzapen-neurri eta –proiektu konkretuen finantziazioa bultzatzeko.

Gizartearen zerbitzuan jarritako helburu kuantifikagarriak

Estrategia berriak helburu lotesle eta kuantifikagarriak ezarri nahi ditu, bai EB mailan eta bai estatu kideetan. Horrela bermatuko da EBko herrialdeek aurrera egiten dutela Parisko Akordioak betetzeko bidean.

Sortu zenez geroztik KAPBk izan duen ikuspegia berretsiz, estrategiak bereziki azpimarratzen du egokitze-estrategien nazioarteko bultzada, zeren klima-aldaketaren inpaktuek ez baitute muga administratiborik izaten, eta, hortaz, haien aurka borrokatzeko modurik eraginkorrena ekintza bateratuen bidez kooperatzea da.

Timmermansek dioenez, egokitze-neurriak guztion eskura dauden datu sendoetan eta arriskuak ebaluatzeko tresnetan oinarritu behar dira. Hori lortzeko, estrategiak ezagutzaren mugak desegitera zuzendutako neurriak proposatzen ditu, klimarekin lotutako arrisku eta galerei buruzko datu gehiago eta hobeak lortzeko xedez.

Klimara Egokitzeko Europako Plataforma (Climate-ADAPT) hobetu eta handituko da, eta behatoki sanitario espezifiko bat gehituko zaio, klima-aldaketak osasunean dituen efektuen jarraipen, azterketa eta prebentzioa hobetzeko.

Funtsezko une bat Europarentzat eta KAPBrentzat

Estrategia funtsezko une batean argitaratu da, nazioarteko krisi sanitarioak hausnartzera behartu baikaitu nahitaez, oraingo eredu sozioekonomikoa kuestionatuz. Alde horretatik, EAS funtsezko europar tresna gisa agertzen da, nahitaez egin beharreko trantsizio ekologikoaren bidean. 

KAPB, berriz, hausnarketa estrategikoko prozesu batean lan egiten ari da orain, eta Europako Estrategia hau une egokienean iristen da horretarako: datozen bi urteetan, dokumentu hau oinarrizko zutabea izango da Klima-aldaketaren Pirinioetako Estrategiaren garapenean.

 

Geoportal

 

 

 

 

Accedir

OBSERVATORI PIRINENC DEL CANVI CLIMÀTIC

Avenida Nuestra Señora de la Victoria, 8
22.700 - Jaca
Huesca - España

+34 974 36 31 00
info_opcc@ctp.org

Contactar